HEZKIDETZA LAU HAIZETARA /// HEZKIDETZA PLAN INTEGRALA
Hezkidetza lau haizetara egitasmotik pertsona burujabe eta osasuntsuen hezkuntzan sinesten dugu. Norberaren autoestimua eta zaintzeko gaitasunetik abiatuz elkar zaintzen den eta pareko harremanak dituen herrian sinesten dugu.
Amets erronka honi eutsi nahi diogu, batez ere ikastetxea abiapuntu izanik, hezkuntza komunitate osoaren arteko elkarlan herritarra proposatuz.
Helburuak:
- Pertsona burujabeak sustatzea. Kritikoak eta erabakitzeko gai diren herritarrak heztea.
- Sexismo eta diskriminazio egoerak identifikatzeko gaitasunetan trebatea eta egoera hauei aurre egiteko estrategiak lantzea.
- Norberaren askatasuna zainduz, taldearen eta kolektiboaren zaintzaz arduratuko den jendartea osatzea.
- Pertsonen osasun integrala lantzea. Aukeratutako sexualitate eredu anitzak errespetatuz, elikadura eta bizi ohitura egokiak landuz, arte adierazpen ezberdinei sarbidea emanez. Jnedearen arteko harreman pareko eta osasuntsuak sustatzea.
- Hezkidetza eskolan, etxean nahiz kalean nola aplikatu daitekeen aztertzea eta martxan jartzea.
IKASTARO ETA ZERBITZUAK
Helburu guzti hauekin, honako ikastaro eta zerbitzuak eskeintzen ditugu:
- Hezkidetza Lau Haizetara (plan integrala)
Ikastetxean egiten dugun eremuz eremuko hezkidetza plana da. Ikastetxea oinarri hartuta hezkuntza komunitate guztia kontuan hartuko duen plan integral bat garatzeko planteamendua da.
- Hezkidetzan Formakuntza Zaindu zaink!
(Eskaera eta beharren arabera saioaren ordutegi eta edukiak moldatzeko aukera.)
Irakasle, ikasle eta gurasoei zuzendutako saioa. Bakoitzarekin lanketa desberdina egiten dugu. Elkarren zaintza eta sexualitate aniztasunaren gaia lantzen dugu. Hezkidetza Gidaren aurkezpena, gaiarekiko kontzientziazioa eta behaketarako estrategiak. Ikastetxeko eta hezkuntza ez formaleko eremu eta gai anitzen inguruko hausnarketa zehatza: txokoak, espazioaren erabilera, metodologia, ebaluazioa, jarrerak, baloreak …
10 orduko tailerra edo 4 orduko sarrera tailerra.
- Sexualitatea. Koitotik haratago
Gazteei, irakasleei edo eta gurasoei zuzendutako tailer praktikoa. Sexualitatea plazeraren kudeaketa bezala ulertuz, eredu ezberdinen inguruko hausnarketa, esperientzien ezagutza eta bizipenetan oinarritutako tailerra.
8 orduko tailerra ( 4 ordutakoa ere izan daiteke)
- Sexualitatea. Ba al du sexuak eraginik gure seme alaben hezkuntzan?
Berebizikoa da familiaren papera haur eta gazteen heziketan. Ikastaro honen bidez guraso edo arduradun gisa norberak bere hezkuntza jardunaren gainean diruen jarrerak, baloreak eta abarren inguruan hausnartzeko aukera ematen du. Ikastaroan zehar, haur eta gazteak berdintasunean hezteko estrategiak lantzen dira.
4 orduko tailerra (luzatzeko aukerarekin)
- Indarkeria. Genero indarkeria prebenitzeko ikastaroa
Bigarren hezkuntzako ikasleentzako ikastaroa. Nola ematen da indarkeria? Oinarrizko kontzeptuen lanketa, indarkeria kasuak identifikatzen ikasi, kontzientziazioa eta aurre egiteko estrategia ezberdinak lantzen dira.
4 orduko tailerra (luzatzeko aukerarekin)
- Indarkeria. Autodefentsa tailerra
Bigarren hezkuntzako neskentzako tailerra. Emakume askeak eta autonomoak izaten irakastea eta beren buruaren jabe izango diren pertsonak sortzen laguntzea. Autoestimua lantzen da eta jarrera matxistak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategiak lantzen dira.
4 orduko tailerra (luzatzeko aukera).
- Jostailuek ba ote dute sexurik? Nola egin jostailuen aukeraketa.
Jostailuak elementu garrantzitsuak dira gure haurren jolaste eta hazte prozesuetan. Jostailua norentzat den, hori da jostailu dendara hurbiltzean egiten diguten lehen galdera, baina jostailuek ba al dute sexurik?” Galdera honi erantzutea eta jolas eta material anitzen aurkezpena biltzen ditu ikastaro honek. Jarrera matxistak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategiak lantzen dira.
4 orduko tailerra (luzatzeko aukera).