Gazteen ikuspegitik abiatutako lan honek emakumeenganako indarkeria sexista prebenitzeko bidean tresna izan nahi du.
Urtxintxa eskolak plazaratu berri duen Egun on printzesa! film laburraren pasarte horretan ez dago zaplaztekorik, ezta kolperik edo jipoirik ere, baina bai indarkeria sexista. Nerabe eta gazteen harreman afektiboei buruz egindako azterlanek ohartarazi dute erlazio horietan ere badela indarkeria; baina emakume gazteak konturatzen al dira jasaten dituzten bortizkeria egoerez?
Nik ez nuen horrelakorik bizitu nerabezaroan, baina oso ondo dago neskaren jarrera hori erakusten duen adibidea bistan jartzea. IKTekin errazagoa da horrelako zurrunbiloetan sartzea eta jakin behar da mozten.
Nere postekin loturak: Mikromatxismoen inguruan « kalaportu, itsasontzi gorri bat…
Nere postekin loturak: Printzesa kontrolpean