EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

Wert hezkuntza ministroak inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza erreformaren aurrean, Euskal Herriko hainbat hezkuntza eragilek manifestaziora deitu dute datorren urriaren 12rako, Bilbon. LOMCE legea ez aplikatzeaz gain, gure hezkuntza garatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dute.

Prentsaurrekoan irakurritako idatzi osoa, hau da:

   EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

LOMCERI EZ!  INPOSAKETEI EZ!

Wert hezkuntza ministroak inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza erreformaren aurrean, Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienok, ikasle, guraso eta langile eta beste hainbat elkarte eta erakundek, lege honekiko gure aurkakotasuna adierazi dugu azken hilabeteotako hainbat agerraldi eta mobilizazioetan.

Adierazpen hau sinatzen dugun erakundeok guztiz baztertzen dugu inposatu nahi zaigun hezkuntza erreforma hau inposatzailea, zentralizatzailea, adoktrinatzailea, uniformatzailea, atzerakoia, segregatzailea eta elitista delako eta ez dugu onartzen Euskal Herrian ezartzea.

Argi dugu, egoeraren larritasunak bultzaturik datozen inposaketa ezberdinei erantzutetik harago, Euskal Herrian gure Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzeko urratsetan aurrera egitea dagokigu. Eta hau honela, uste dugu guztiz beharrezkoa dugula eta garaia dela, inolako inposaketa eta kanpo injerentziarik gabe, Euskal Herriko hezkuntza komunitate zein herritarrok gure herriak nahi eta behar duen hezkuntza sistema propioaren inguruan eztabaida eman eta eraikitzeko bidean urrats berri eta atzeraezinak ematea.

Bide horretan, ez gara hutsetik abiatzen. Azken hamarkada luzetan hezkuntza komunitate osoak izan dugun konpromiso eta borondateari esker eta lorturiko adostasun zabala medio inposatu nahi izan dizkiguten lege eta dekretuen gainetik bestelako hezkuntza eredu bat ehuntzen joan gara.

Asko dugu oraindik egiteko, baina orain arteko bide hori aintzat hartuz, baditugu abiapuntu diren eta garatzeko premia dutela uste dugun adostasun zabala batzen duten oinarrizko edukiak:

  •   Ikasle guztien garapen osoa bermatuko duen heziketa inklusibo, konpentsatzailea,  integratzailea eta hezkidetzailea. Aukera berdintasunean, ekitatean eta kalitatean oinarritua.
  • · Euskal Herriarentzat Curriculum Propioa.
  • · Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen hizkuntza eredu bakarra.
  • · Hezkuntza komunitate zein herritarren partaidetza demokratikoa hezkuntzaren gaineko erabaki eta kudeaketan.
  • · Euskal Herrirako aurretiaz aipatutako puntuak barnebilduko dituen marko normatiboa.

Hau honela, hemen bildu garen hezkuntza eragileok honakoa adierazten dugu:

1. Alderdi politiko, Nafarroako eta EAEko legebiltzar eta gobernuei eskatzen diegu, LOMCEa inola ere ez aplikatzea eta aldi berean Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki ahal izateko pausoak eman eta bitartekoak jar ditzatela. Kanpo injerentziarik gabe.

2.     Konpromisoa hartzen dugu, inposaketarik ez onartu, LOMCEri aurre egin eta gure herrian ez aplikaziorako estrategia amankomunak lantzeko. Modu berean, arestian aipatutako ezaugarrien baitan, Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema propioaren bidean lan eginez bururaino eramateko konpromisoa hartzen dugu.

3.     Honen guztiaren abiapuntutzat, “Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCE ez! Inposaketei ez!” lemapean, Bilbon urriaren 12an herri gisa kalera atera eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko deia egiten diogu euskal jendarteari. 2013ko ekainaren 18an

Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz, ELA, LAB, STEE-EILAS, UEU, Ikasle Abertzaleak, Hik Hasi eta NIZE.

Iturria: HikHasi

Herri hezitzailea, eskola herritarra

Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldietan egon ziren ponenteen hitzaldiak ikusteko auekra izango da HikHasikko web gunean.

Lorea Agirrek jardunaldietan egindako aurkezpena. Ikusi bideoa

Koldo Telleriak arkitektura eta heziketa uztartzen ditu, herri edo hiri hezitzailearen ikusmolde berritzailea agertuz. Ikusi bideoa

Iturria: HikHasi

Euskal Eskola Publikoaren Festa ospatuko da igandean Murgian

Euskal Eskola Publikoaren XXII. jaia ospatuko da igandean Murgian, ‘Haziak indartu’ lelopean.

Murgia

Euskal Eskola Publikoaren jaiaren aurkezpena, Gasteizen. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak heldu den igandean Murgian ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaiaren XXII. edizioaren xehetasunen berri eman du Gasteizen.

Alberto Santos, Murgiako Virgen de Oro ikastetxeko gurasoak azaldu duenez, antolatutako ekitaldi guztiak euskaraz izango dira, hizkuntza «kalera» ateratzeko beharrari erantzunez.

Bezperatik hasiko dira ekitaldiak, izan ere larunbatean bisita gidatuak egingo baitituzte nahi duenak ingurua ezagutu dezan. Inaugurazio ofiziala igandean izango da Udaletxeko plazan, eta hortik aurrera makna bat ikuskizun prestatu dituzte egitarauan: musika emanaldiak, antzerkia, batukadak, Pirritx eta Porrotx, Betagarri, artisautza postuak, grafitti tailerrak…

Denon Eskolako lehendakari Carlos Lopezek hezkuntza komunitateari dei egin dio Murgiara joanez kalitatezko euskal eskola publiko bat babes dezan.

Aurtengo jaiaren leloa ‘Haziak indartu’ da eta horrekin adierazi nahi dute «pertsona askoren adoreari esker Europan erreferente den eskola publikoa» dagoela.

Iturria: Naiz

Haurren hiria liburua.

Francesco TONUCCIren liburua Txatxilipurdi euskara eta aisialdi elkarteak argitaratu berri du, Irrien Lagunak, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarien laguntzaz.

Lorea Agirrek euskarazko edizioari eginiko sarreran hala dio: “Kotxeak edonon daudelarik, espazio publikoa berreskuratzearen beharra inoiz baino garrantzitsuagoa da haurrek kalean jolas dezaten, eskolara bakarrik joateko autonomia berreskura dezaten, kalea elkartrukerako izan dadin… Euskarara ekarri dugu Francesco TONUCCI, komunitatearen biziberritzeak eta bestelako komunitate baten aldarriak hizkuntza berreskurapenarekin topo egiten duelakoan.


Francesco Tonucci psikologia ikerlaria da, marrazkilaria FRATO ezizenez izenpetzen duena, pentsalaria, eta, ezagun egin da batez ere, 1991. urtean bere jaioterrian, Fano herrian (Italia) Udalarekin batera “Haurren hiria” egitasmoa martxan jarri zuenetik. Harrez gero, Italiako ehun herritan jarri zen martxan egitasmoa eta ekarpen handiak egin ditu Argentinan, Mexikon, Kolonbian, Perun, Katalunian eta abarren.

Liburudendetan bezala, Hik Hasik salgai jarri du liburua 15 eurotan. HIK HASIko harpidedunentzat, berriz, 11 eurotan.

Gure www.hikhasi.com helbidean, MATERIALA atalean egin liteke eskaera

Ileak? Bai eskerri asko.

Maddi Ane Txoperenak emakumeen gorputzetan dauden ileen inguruan hausnarketa egin du Topatu.infon.

Depilazio integralari buruzko artikulu hau ere agian interesatuko zaizue.

Mutilek neskek baino ile gehiago omen dute gorputzean. Hala erakutsi digute txikitatik eta denok sinetsi dugu hala. Pentsatu al duzue inoiz uste horrek ikuspegi arrazista zein sexistetan hartzen duela oinarri ? Duela hilabete batzuek entzun nuen horri buruzko azalpen interesgarri bat, Frantziako irratsaio feministak biltzen dituen radiorageuses webgunean. Tamalez, kendu egin dute jada saretik ileei buruzko irratsaio hori bera.

Hainbat ideia interesgarri hona ekarri nahi nituzke hala ere. Honela zion, laburki azalduta : gizonek emakumeok baino ile gehiago dutela erraten dugunean, mendebaldeko gizaki zurietan soilik ari gara pentsatzen, beste koloreetakoak baztertuz. Zeren eta, seguraski emakume zuri batek gizon beltz batek baino ile gehiago izanen baitu. Bertzalde, ilea emakume eta gizonen artean banaketa marra bat egiteko bertze ezaugarri bat gehiago bezala hartze du uste horrek. Praktikan aldiz, banaketa hori ez dago hain garbi. Usteak erdia ustel

Dena den, ez nuke eduki teorikotan gehiegi korapilatu nahi. Emakume baten gorputzean ileak agertzeak batzuei sortzen dien larritasunaz hitz egin nahiko nuke. Eta hau ez da depilazioaren aurkako adierazpen bat : bakoitzak nahi duena egin dezala, niri berdin zait. Guri ere utz diezagutela ordea nahi duguna egiten ! Izan ere, batzuek depilatu ondoreneko hankak, besapeak, aluak, ipurdiak, bularrak, bekainak… normaltzat hartzen dituzte, ohartu gabe hori egoera artifizial bat dela. Eta burua ez den bertze edozein lekutan ileren bat agertuz gero, alerta !!

googlen asko bilatuta aurkitu dudan argazki normal bakarra...

Hau ez da exagerazio bat. Horrelakoak bizi izan ditugunak bat baino gehiago garela badakit. Jendeak arraro begiratzen dizu kaletik, edozein motatako iritziak aditu behar izaten dira… eta badago ligatzerako orduan arazoak dituenik ere. Irratsaio horretan bertan, lekukotza ematen duen nesketariko batek aitortzen du, ginekologoak pilula hartzera behartu nahi izan zuela, ileak izatea normala ez zelakoan, gaixotasun bat !!! Zenbaterainokoak jasan behar izaten ditugun ile maitagarri batzuengatik… zikinak, itxusiak, maskulinoak, arrotzak… denetik entzun behar dute gure ileek eta guk ere, noski.

Eta hau guztia, beti bezala, emakumeon gorputzak kontrolpean edukitzeko, infantilizatzeko…

Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak kanpuseko komunetan egindako dekorazioa

Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak kanpuseko komunetan egindako dekorazioetariko bat

Proposamen bat luzatuko dizuet : garai eta borroka molde berriak bolo-bolo dabiltzan honetan, zergatik ez dugu honetan ere desobedientzia praktikara eramaten ?

oharra : Google jauna zeinen matxista den ohartu naiz gaur… depilatu gabeko emakume normalen argazkirik ez dut ia aurkitu luze bilatzen ibilita.

 

Finlandia eta bere eskolak: Demokrazia, integrazioa eta sormena

Badira urte batzuk Finlandia Europako gainontzeko herrialdeen gainetik jarri dela lider bezala hezkuntzari dagokionean. Urteak pasa ahala posizio horretan jarraitzen du. Beraz interesgarria izan daiteke eredu bezala aztertzeko parada bat egitea.

Bere efikazia eta efizientziari esker (ia ez du eskola frakasorik), hezkuntza sistema hau mundu mailan baloratuenetako bat da. Herrialde askoren kuriositatea eta miresmena piztu du.

Bideo honen bidez ezagutu dezakezue sistema.

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=c7MSIR_3Tn0#!

70. hamarkadan, Finlandiak hezkuntza sistemen nazioarteko ebaluazioen rankinetako beheko postuak zituen. Emaitza hauek zirela eta, transformazio prozesu bat jarri zuen martxan hezkuntza sistema guztia eraldatuz eta 2003. urtean lehen postua eman zioten PISAko Informeko rankinean.

Javier Melgarejo Draperrek, psikologo pedagogo eta hezkuntza sistema finlandiarrean aditua denak dio “ Finlandiako hezkuntzaren helburuek gizarte kohesio bat bilatzen dutela hezkuntza bikaina izan dadin.  Konpententzia egokien aukeratzea hiru egituren arteko koordinazioan txertatu eta indartzen da: familia, eskola eta egitura hezkuntza osagarri bezala jokatzen duten egitura soziokulturalen artean.

Informazio gehiago

Gida didaktiko bat pelikula aztertzeko

Pelikulak oso tresna egokiak izan daitezke hainbat gai lantzeko. Oraingo honetan “Benetako emakumeek kurbak dituzte” filma ikusi ondoren lanketarako gida didaktiko baten proposamena eskaini nahi dizuegu.Material hau “Mundua, Zinema eta Giza Eskubideak” gida didaktiko saila eratzen dutenen parte da IPES Elkartearen Nazioarteko eta Giza Eskubideen Arloak landutakoa.

Giza eskubideak kontzeptu hutsa baino gehiago dira. Munduan eta gure hurbileneko inguruan ulertu eta jokatzeko modu bat proposatzen dute. Duela denbora bat, IPESen zinema leiho kritiko bat bezala erabiltzen dugu zeinak errealitate horretara agertzea baimentzen digun ulertu eta beragan aritzeko asmoarekin bilakaera pertsonal eta sozial batetara heltzeko.

On line formatuko Gida hau, eta etorriko diren beste batzuk, errekurtso didaktiko bat izan nahi dute, beraien intentzioa izanik, Giza Eskubideak bere zabaltasun osoan nabariak eta esanguratsuak egitea, aukeratutako filmetan aurkezten diren gaietatik hasirik. Teknika eta narratiboa zinematografokoaren azterketa kritiko bat; ekintza gertatzen den testuinguruaren; giza eskubideen aplikazioa –genero ikuspegi bat barne– filmak proposatzen duen gaiaren arabera dakarren material bat eta errekurtso gida motz bat da.

Gida Didaktikoak gure Unitate Didaktikoen bildumara gehitzen dira, eduki tematikoak eta teknika, curriculum programazioarekin zuzenago erlazionatzen dutelarik.

“Mundua, Zinema eta Giza Eskubideak” sorta guztia, bere Unitate eta Gida multzoan, pertsona nerabe eta helduen hezkuntza arautuko irakasleei, heziketa-material hauek, zinemaren bitartez, giza eskubideetatik nazioarteko gaurkotasuna ulertzeko helburuarekin erabili dezaten.

Pelikula ezagutzeko

Informazio gehiago

Dama Bikainak

Dama bikainak

Historian zehar emakumeen papera baloratzeko eta ikasteko jokoa.
Emakume askok oztopoak gaindituz euren ametsak burutu ahal izan dituzte historian zehar. Emakume horietako batzuk errekonozituak izan dira eta historiaren parte egin dituzte. Baina badaude beste hainbat eta hainbat ikusezintasunean, ezkutaraziak eta eta ezezagunak zaizkigunak. Hauen istorioek osatzen dute joko hau, hauen izena eta izana ere transmititua izan dadin.

Dama bikainak liburu jokoaren bidez 24 emakumeren historiak ezagutzeko, euren bizitza ulertzeko modua ikasi eta kultura, denbora eta ideia desberdinak zituzten emakume desberdinak ezagutzeko aukera paregabea da.

Dama Bikainak - Liburu Jokoa - Igualdad de género


Frida kalho (margolaria), Gloria Fuertes (poeta), Amelia Earhart (hegazkin pilotua), Wangari Maathai (biologa eta Bakearen Nobel saria), Hipatia de Alejandría (pentsalaria eta matematikaria), Mary Read (pirata).


Carmen Sarmiento (kazetaria), Valentina Tereshkova (astronauta), Lilith (lehen emakumea), Mari (sorgina), Txaro Berzosa (kantantea eta konposatzailea), Oreja Loca (chamana).


Mafalda (paperezko neska), Germa Ben Suklal (Kuperren alkatea), Mama Beba (afrikako nekazaria), Li Kairong (txinako emakume zaharra), Ida Lupino (aktorea eta zine zuzendaria), Niara (cimarrona).


Victoria (mugarik gabeko pailazoa), Ana (ama borrokalaria), Nawal El Moutawakel (joku olimpiarretako jokalaria), Su (suaren deskubritu zuena), IR-N 8A (Xirpón planetako mekanikoa), Rigoberta Menchú (indigenen liderra eta Bakearen Nobel saria).

Non lortu: ekitienda

Jaiotzean ez gara ez neska, ez mutil

Generoa eraiki egiten da. Ikasi egiten da neskak edo mutilak bezala pentsatzen, jokatzen eta sentitzen. Genero-rolek eta estereotipoek norbera pertsona gisa
garatzea oztopatzen dutela ikusten duten guraso eta hezitzaileek, kontzienteki
aldatu behar dituzte jarrerak eta jokaerak haurrak hezkidetzan hezi nahi badituzte.

Gero eta guraso gehiagok hezi nahi dituzte euren seme-alabak berdintasunean, genero-estereotipoetatik at eta identitate sexual aske bat garatuz. Jarrera sexistak saihesten saiatzen dira: alabei baloiak ematen dizkiete jolasteko, semeei panpinak; arrosa eta urdina biei janzten dizkiete… Baina, hala eta guztiz ere, sarri aurkitzen dute euren burua noraezean: zer egin semeak eskolara joateko soinekoa jantzi nahi duela esaten dizunean? edo alabak, “amak bezala”, etxeko lanak egitera soilik jolastu nahi duenean? “Haurrak hezkidetzan hezteko lehenik eta behin norberak kontzientzia hartu behar du, hau da, betaurrekoak aldatu behar ditu”, azaldu du Izaskun Guarrotxena Bizkaiko Urtxintxako hezitzaileak.

Generoa zer den ulertzea da beronek ezartzen dituen rol eta estereotipoak desmuntatzeko lehen pausoa. “Haur bat, jaiotzen den unetik, bere sozializazio-prozesuan zehar, jasotzen eta ikasten duen guztiarekin, generoa eraikitzen ari da; genero-eraikuntza hori ez da askea: jendarte honetan emakumezkoa ala gizonezkoa izan behar zara”, azaldu du Guarrotxenak. Sexuaren arabera, genero bat ala beste ezartzen zaio, beraz, pertsonari, rol batzuk ala besteak. Era horretan, haurra jaio aurretik ere, izango denaren proiek-zioa egiten hasten dira ingurukoak, jokatuko dituen eta ez dituen rolak aurreikusten, haurdunalditik beretik, lehen galdera ez bada, bigarrena baita, “neska ala mutila izango da?”. Ondorioz, neska edo mutila izan, batzuengandik eta besteengandik espero dena desberdina izan ohi da.

Mundua bitan banatua dagoela iruditu arren, banaketa hori ez da berezkoa, kulturaren arabera ezarritakoa baizik —gure kasuan, erlijio kristautik eratorritako kulturaren araberakoa, nagusiki—. Biologian oinarritzen da, ustez, banaketa binario hori: sexu arrarekin jaio direnak gizonezkoen generoaren kaxoian sartzen ditugu, eta, biologikoki eme jaiotzen direnak, beste kaxoian, emakumeen generoari dagokionean. Horrela, gizarte honetan bi kaxoi bakarrik daudela dirudi. Alabaina, biologiak berak desmuntatzen du jendartea bitan banatzeko berari atxikitzen zaion arrazoia: gauza  jakina da arren eta emeen artean, badaudela jaiotzez intersexuak diren pertsonak edo bi sexuekin jaiotzen direnak —bietarik bat, sarri arra, kentzen zaie normalki—.

Zergatik bereizten dira orduan bi genero? Horrela azaltzen du Lola Ferreiro Diaz ikertzaileak: “Hasiera-hasieran, gizonak emakumearekiko jabekuntza eskuratu ondoren sortu ziren genero-sistemak, era horretan soilik lor zezakeen boterean betierekotzea. Beraz, genero-rolak izaeran finkatutako kontrol-azpisistema bat dira, elementu kontzientedun eta inkontzienteduna”.

Ikasitakoa zalantzan jarri
Generoa eraiki egiten da, beraz, garapen-prozesuan; hezi. Ikasi egiten da neska ala mutil izaten, ezarrita eta errotuta dauden eredu eta patroi batzuen arabera. “Eskolan, etxean eta kalean ikasi egiten da neska ala mutil gisa jokatzen, pentsatzen eta sentitzen, nahiz eta sarri modu inkontzientean izan”, Guarrotxenaren arabera. “Eta argiak dira sentitzeko, pentsatzeko eta jokatzeko eredu binario horren ondorioak gure jendartean, hasi itxura fisikoan duen eraginetik —janzkeran, koloreetan edota gorpuzkeran, kasu— eta emozioen kudeaketaraino”.

Neskak, abiapuntutik, diskriminazio-egoera batean ezartzen ditu, eta mutilak harremanetan —hala nola adiskide-, bikote- nahiz lan-harremanetan— botere postuetan egoteko hazten diren neurrian, bestelako emozio eta sentimenduak ukatuak izango zaizkie. Txiki-txikitatik negarra ukatzen zaie mutilei, adibidez, eta hortik, beste zenbait emozio garatzea ere bai.
Neskei agresibitatea ukatzen zaie, agresibitateari betoa jarri behar dio eta frustrazioak erreprimitu behar ditu, genero femeninoari ez baitzaio jokabide oldarkorrik onartzen jendarte honetan; aldiz, mutilen kasuan agresibitatea baimendu eta, are gehiago, sustatu egiten da  —kirol lehiakorren eta jostailuen bidez—, eta eredu maskulinoan frustrazioaren arazoa helburua lortzen denean konpondu egiten da. Ondorioz, Ferreirok dioenez, gizonek beren helburuak askoz ere gehiagotan lortzen dituzte, edo bestela, agresibitatez gailentzeko hezita daude; eta emakumeek, aldiz, helburuak erdietsi gabe amore ematen dute, euren nahiak deslegitimizatzera ohitzen baitira.

Kontzientzia hartu
Hezkidetzan hezteko, bi generoen dikotomia apurtzeko, botere harremanak deusezteko eta identitate sexual askeak sortzeko, esan bezala, ez da aski hori nahi izatea. Izan ere, gaur eguneko helduok eredu sexista baten arabera sozializatu gara, eta genero-sistema horren arabera garatu dugu adimena, gizarteratzea, emozioak (arlo afektiboan), balioak eta gaitasunak, eta gorputza bera. Gizartean eta eskolan eredu androzentrista denez nagusi, eta tradizioz gizonezkoek egin dituzten gauzak nabarmentzen eta balioesten direnez, horren aurka kontzienteki egin ezean, jarrera sexistak hartzera ohituak gaudela dio Guarrotxenak. “Kontzienteki gauzak beste era batera egin ezean, jendarteko eskema sexistak erreproduzitzen ditugu, edo bestela, neskek balio, gaitasun eta jarrera maskulinoetarantz jotzea bultzatzen dugu, horiek baitira jendartean balioa eta arrakasta dutenak”.Maskulinitate hegemoniko hori zabaltzen ari da nesken artean ere, Bea Ugarte Gasteizko Berri-tzeguneko aholkulariaren arabera. “Larria da”, dio Ugartek, “gustatzen ez zaizkigun balio maskulino asko (pertsonaren zoriontasunerako kaltegarriak direlako) barneratzen ari dira neskak ere, berdin sentitzeko”.

Asko dira landu beharreko esparruak haurrak hezkidetzan hezteko, baina, hasteko, zaindu beharreko lau faktore nabarmendu ditu Izaskun Guarrotxenak:

1-Helduen jarrerak: bai gurasoen eta baita hezitzaileen jarrerak zain-tzea lehenesten du, bizitzako lehen urteetan haurrek helduen jarreretatik jasotzen baitute gehien. Eta jarrerek, azken batean, sinesmenak, sentimenduak eta ekintzak azal-tzen dituzte, eta horrela alda litezke ohiturak. Haurrei nola zuzentzen gatzaizkien behatzera gonbidatzen ditu guraso eta helduak, baina baita helduen arteko jarrerak zaintzera ere:
*Zer hitz —zer adjektibo— erabil-
tzen ditugu neskei eta mutilei zuzentzeko? Zein doinu? Gorputzarekin zer adierazten diegu? Nola ukitzen ditugu? Nola besarkatzen?
*Nola komunikatzen gara helduok? Nork zer rol jokatzen du etxean? Berdintasunean harremantzen gara?

2-Hezkuntza afektibo sexuala:
sexualitatea askatzailea eta osasungarria dela ulertu eta adierazi beharrean, gaiaren inguruan ikuspegi heteropatriarkala nagusitzen dela oraindik dio Guarrotxenak. Beraz, sexualitatea plazer iturri dela ulertzea eta hala bizitzea da lehen urratsa, eta plazera motor motibagarri garrantzitsu bat dela ulertzea.

3-Jolasak: haurren sozializazio-prozesuan eta mundua ulertzen ikasteko prozesuan jolasak duen garrantzia ikusirik, jolasen gainean —proposamenetan, materialetan eta erabilpenean— “betaurrekoak jantzita” izatea komenigarritzat jotzen du Guarrotxenak. “Jolasak ez dira berez sexistak ez lehiakorrak, norberak bihur ditzake hala”.

4-Ipuinak: haurraren imaginarioa sortzeko garaian ipuinek duten garrantziaz jabeturik, zer nolako ipuin ereduak proposatzen zaizkien aztertu behar da:
*Zein dira protagonistak? Zein roletan agertzen dira gizonak eta emakumezkoak? Zer itxura dute batzuek eta besteek? Zer bikote- eta familia-eredu azaltzen dira?

Iturria: Hik Hasi